672 362 210 bialka@lorra.eus

“MORIA” O KIWIAREN HERIOTZA, ITALIAN AZALDU DEN GAITZ MISTEROTSUA

Italiako kiwi ekoizle zein zientzialariak noraezean dabiltza azken 8 urteetan kiwi landaketak suntsitzen dabilen gaitzarekin eta ez dute gaitza zein den zehazten konpondu ahal izateko. Azken urteotan erasan duen bakteriosiaren ostean azaldu den fitopatia berri bat da, non nekazari batzuk beren landaketak uztera derrigortuak diren eta zientzialariek trabak besterik ez dituzten beraien bidean.

“Moría” edo heriotza italiarrez ezagutua den gaitz honek aurkezten dituen zantzuak iluntzen eta zimurtzen joaten diren hosto lehorrak dira, azkenik fruitua eguzkiaren aurkako babesik gabe uzten duelarik. Ala eta guztiz ere, gaitza beheragotik dator, sustraietatik ain zuzen ere. Udako hiletan gertatu oi da eta prozesu oso azkar bat da, izan ere, egun gutxiren barruan landareak guztiz zimeltzen dira eta sustrai sistema usteldu egiten da. Frutarbolaren goiko aldea erasotzen duenerako beranduegi da, eta landarea urtebete edo biren barruan hiltzen da.

Gaitz hau 2012an hasi ziren antzematen eta ordu ezkero saiatu dira, arrakastarik gabe, irtenbide edo tratamendu bat bilatzen. Italiako Gobernuak, orain gutxi iragarri zuen Txina ostean, munduko bigarren ekoizlerik haundiena den herrialde honetako landaketak suntsitzen ari den gaitz onen inguruan bideraturiko lan talde bat osatuko zuela. Italiako Nekazaritza Ministroak azaldu duenez, larrialdi egoera batean aurkitzen dira eta aditu guztien beharra daukate jasaten ari diren kalteak oinaze haundiak sortzen ari bait da landaketetan. Verona bezalako lekuetan, non lehenengo aldiz atzeman zen “morìa”, guztiz baztertutako landaketak daude, ekoizleek identifikazio edo sendabiderik ez duen gaitz hau urteetan borrokatu ondoren etsi egin baitdute. Landaketak hil, berriz landatu eta berriz ere berbera. Italiako kiwi landaketen 25%a gaitz honek hartuta dagoela zenbatzen da, gehien jo duen lurraldeetan 80%a izanik.

Urte hauetan eginiko ikerketetan landareetan aurkituriko patogeno ugari atzeman da. Arazoa da, ez direla beti aurkitzen, ez dute jarrera zehatz bat erakusten eta hortik dator nahasmena. Gaitz honen aurkako tratamendu bat balioztatuko lukeen zergati zehatz bat aurkitzear dagoela uste denean, dena desagertzen da eta berriz ere korapilatzen da.

Gaitza bakartu eta esperimentu bat egitea eragozten duten arrazoi ugari daude. Arrazoi ugari horien artean ura (ordu gutxien barruan jasandako eurite latzak edota ureztatze desegokiak), lurraren oxigeno maila (lurraren trikotzearen eraginez), mundu mailako beroketa, patogeno ezberdinak (onddo eta bakteriak)…daude, zeintzuk asfixiaturiko inguru batean sustraien usteltzea eragiten duten. Baina zeozer aldatu da lehen arazo gehiegirik gabe kiwia landatu eta uzta jaso zitekeen lurraldeetan orain ezinezko bihurtzeko. Aditu batzuek dioteklima larrialdialandaketa hauen suntsiketa azkartzen ari litekela, herrialde honetako lurralde askok udan zehar jasaten dituzten bero bolada eta eurite haundien eraginez.

Italia da okerren pasatzen ari den herrialdea, baina antzeko kasuak eman dira Frantzia, Espainia, Grezia, Turkia, Txina edo Japonia bezalako herrialdeetan. Euskal Herritik, eta Bizkaiatik zehatzago, tentuz jarraitu beharra daukagu gaitz honen bilakaerarekin.

0 Comments

Iruzkindu

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Información sobre protección de datos

  • Responsable: Bialka asociación de fruticultores de Bizkaia
  • Fin del tratamiento: Controlar el spam, gestión de comentarios
  • Legitimación: Tu consentimiento
  • Comunicación de los datos: No se comunicarán los datos a terceros salvo por obligación legal.
  • Derechos: Acceso, rectificación, portabilidad, olvido.
  • Contacto: bialka@lorra.eus.
  • Información adicional: Más información en nuestra política de privacidad.